Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

IKASTOLAZ KEXA

  • Izenburua: IKASTOLAZ KEXA
  • Ikastetxea: Aitor Ikastola (Donostia)
  • Ikasgela: LH5B
  • Egilea: Aitor 5.B
  • Doinua: Zaldibiko plazan A
  • Irakaslea: Aitor Mendiluze
  • Igoera data: 2019-04-08
  • Publikoa:

Ai Zapotxin,
ez dago zer egin
orain daukagun ikastolarekin.

Musika irakaslea
da oso markesa
berarekin gabiltza
kexa eta kexa.

Ingelesean beti
bronka eta bronka
orduan hasten gera
guztiak oihuka.

Ai Zapotxin,
ez dago zer egin
orain daukagun ikastolarekin.

Ikastolara iritsi
ta bi ordu bete
horietako ordu bat
guk ez dugu maite.

Bi ordu pasa eta
patioa iritsi
guk dugu jolasteko
denbora oso gutxi.

Ai Zapotxin,
ez dago zer egin
orain daukagun ikastolarekin.

Altxatu behar dugu
eguna hasteko
bederatzietako
txirrina entzuteko.

Ingles klaseak oso
aspergarriak dira
beti bronka pila bat
botatzen ari da.

Ai Zapotxin,
ez dago zer egin
orain daukagun ikastolarekin.

Ingelesean gaude
oso aspertuta
gero gazte daukagu
hor gaude sartuta.

Musikako orduak
plastika dirudi
txistua praktikatu
esan digu guri.

Ai Zapotxin,
ez dago zer egin
orain daukagun ikastolarekin.

Nahiz historia landu
musika egitean
pasatzen ari gara
denbora lanean.

Irakurketa gutxi
eta globa pila
gure sufrimendua
bukatu dadila.

Ai Zapotxin,
ez dago zer egin
orain daukagun ikastolarekin.

Ikasleen aurpegia
ai ze sufrimendu
guk nahi dugu hemendik
berehala kendu.

Patio gutxi daukagu
guk ikastetxean
eta jolastu behar
gero irtetzean.

Ai Zapotxin,
ez dago zer egin
orain daukagun ikastolarekin.

Musikan gaude beti
oso aspertuak
hobeak direlako
plastika saioak.

Buruko minarekin
gaude gazteleran
beti sartzen digute
txapada soberan.

Ai Zapotxin,
ez dago zer egin
orain daukagun ikastolarekin.