Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

Eskolarteko bertsoak eta Alea bideo-kopla lehiaketa

  • Izenburua: Eskolarteko bertsoak eta Alea bideo-kopla lehiaketa
  • Ikastetxea: Gorbeia Ikastola (Zigoitia)
  • Ikasgela: LH5A
  • Egilea: LH 5 maila
  • Doinua: Ikusi nuanean I
  • Irakaslea: Peru Abarrategi
  • Igoera data: 2025-06-17
  • Publikoa:

Atrakzio parkea:

Atrakzio parkea
daukagu basoan
Gure lagunekin gaur
bai nahi dugu joan

Atrakzio parkea
zen oso handia
Aurkitu behar nuen
nire ume txikia

Atrakzio parkea
zegoen hondatuta
Eta bost ume zeuden
burua apurtuta

Atrakzio parkean
lagun guztiekin
Tutuki Splashean
erori da Fermin

Bukatu duenean
guztiak horrela
Konturatu ginela
Fermin ez zegoela

Joaten hasi ginen
Fermin jausi dela
zakarrontzian behera
eskaiola duela

50 euro
ordaindu sarrera
Ferminek ordaindu du
sartzeko parkera

Jende asko daukagu
Tokyo parkean
Denak daude igota
noriaren gainean

Sarreren balioa
30 dira
Ordaindu behar dute
sartzeko parkera

Udan etortzen dira
atrakzio guztiak
Dira oso arriskutsu
eta oso handiak

Istripu bat egon da
errusiar mendian
Gizon batek hartu du
kolpea aurpegian

Atrakzio parkea
Londresen badago
Egunero joaten da
pertsona gehiago

Gure sarrera ez da
bat ere merkea
Mundujo hoberena
da gure parkea

Gure atrakzio onena
erorketa librea
Ta beti beldurtzen da
gehiago jendea

Udan etortzen zaigu
pertsona gehiago
Egunero guretzat
askoz hobeago

Mapa eta altxorra:

zapatilen barruan
zegoen mapa bat
Altxorra aurkitzeko
pistatxo bat daukat

Mapak bidali gaitu
etxe zahar batera
Guztiok joan gara
pista ikustera

Kobazulo barruan
zegoen altxorra
Altxorra irekitzeko
kandadu gogorra

Altxorraren barruan
zegoen dirua
Goxokiak erostea
gure helburua