Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

Eskolarteko bertsoak eta Alea bideo-kopla lehiaketa

  • Izenburua: Eskolarteko bertsoak eta Alea bideo-kopla lehiaketa
  • Ikastetxea: San Bizente Ikastola (Oion)
  • Ikasgela: LH6A
  • Egilea: LH 6 maila
  • Doinua: Ikusi nuanean I
  • Irakaslea: Peru Abarrategi
  • Igoera data: 2025-06-17
  • Publikoa:

Atrakzio parkea:

Enara zorabiatu
atrakzio honetan
Botaka egin dio
berari benetan

Shanbala dela beti
oso arriskutsua
Mikelek apurtu du
berriro burua

Erika montatu da
gaur Dragon Kanean
Apurtu ditu oinak
behera joatean

Arianne karruzelan
bai dago seguru
Buelta bat ematea
da bere helburu

Mapa eta altxorra:

Nire etxeko ganbaran
aurkitu dut mapa
Eta bere erdian
ixa bat badauka
Ondoan bazegoen
çgiltza bat botata
Hawaiko irlan dago
altxorraren marka

Itsasontzi bat hartu
ta joan Hawaira
Bidaia luzea da
20 ordu dira
Iristeko falta da
pila bat guztira
Altxor ona bidaia
izaten ari da