Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

Eskolarteko bertsoak eta Alea bideo-kopla lehiaketa

  • Izenburua: Eskolarteko bertsoak eta Alea bideo-kopla lehiaketa
  • Ikastetxea: San Bizente Ikastola (Oion)
  • Ikasgela: LH5A
  • Egilea: LH 5 maila
  • Doinua: Ikusi nuanean I
  • Irakaslea: Peru Abarrategi
  • Igoera data: 2025-06-17
  • Publikoa:

Atrakzio parkea:

Oionen egin dugu
atrakzio parkea
Nire lagun guztiek
nahi dute joatea

Bi euroko sarrera
erosiko dugu
Lagun guztiak joango
direla seguru

Pertsonak joango dira
ondo pasatzeko
Gogo handia dute
norian montatzeko

Atrakzioak ta gero
bagoaz jatera
Txurroak ta takoak
postuan erostera

Gaur Gasteizen hasi da
atrakzio parkea
Jende guztiak nahi du
hori probatzea

Sarrera garestiak
daude hemen parkean
Kola luze-luze bat
dago takilletan

Bi orduko ilara
dago Dragon Kanen
Jendea aspertuta
dago orain hemen

Gaur Oiongo parkean
noria bat badago
Baina ez da geratzen
sarrera gehiago

Atrakzio parkea
ireki nahi dugu
Tirolina askorekin
gozatu seguru

Madriden izango da
zuek gozatzeko
Bidai luze bat egin
dena prestatzeko

100 metroko atrakzioak
jarriko ditugu
Beldurra pasatzea
izango da helburu

Atrakzio parkera
gurekin sartzeko
Eman 12 euro
ta sartu hobeto