Menua bertsotan:
Lehenengo platerean
badaukagu zopa
Goxoago egoteko
fideoak bota
Bigarren platerean
solomilloa dago
Gosea badaukazu
eskatu gehiago
Postrerako daukagu
limoizko izozkia
goxoa dagoenez
jan dugu guztia
Lehenengo platera da
dilista onena
Gosea dugulako
jango dugu dena
Bigarren platera da
txuleta ederra
Ez bazaizu gustatzen
badaukazu xerra
Postre oso ona da
egindako tarta
gaztaren zaporea
oso ona dauka
Mapa eta altxorra:
Nire herriko hondartzan
botila aurkitu
Berriro zabaltzean
mapa asko ditu
Mapa bat hartu nuen
eta joan nintzen
Ni altxorraren bila
joan nintzen ibiltzen
Altxorra ikusi nuen
eta oso handia
Poliki hurbildu nintzen
hartzeko saria
Ohean aurkitu dut
mapa handiena
Ta bertan ikusi dut
altxorrik onena
Mapak bidali gaitu
oso urrutira
a zelako nekea
daukagun guztira
Altxorra ireki dugu
eta dago urrea
Guk ez dugu sinetsi
nolako zortea
Arkeologoak gara
altxorra bilatzen
Kobazulo batean
mapa bat aurkitzen
Oso urrun joan gara
gu Amerikara
Oihanean sartuta
nolako ikara
Altxorra aurkituta
guk bitxiak hartu
Hori eta gero gu
etxera bueltatu