Mapa eta altxorra:
Ikastolatik bueltan
mapa bat ikusi
Korrika hasi gara
motxila eta guzti
Mapa jarraitu eta
mendira eraman
Gurutze bat lurrean
ai zelako drama
Lurrean zuloa egin
altxorra aurkitu
Txanpo asko barruan
altxor horrek ditu
Gaur mapa aurkitu dut
mahaiaren azpian
Ixa bat ere zuen
maparen erdian
Mapak eraman gaitu
hondartza batera
Pala bat hartu eta
altxorra atera
Altxorra irekita
urrezko txanpona
Gure aitari bada
oso broma ona
Atrakzio parkea:
Gure atrakzio parkea
mendian badago
Parkera etortzen da
turista gehiago
Berrogeita hamar euro
kobratu sarrera
Azukrezko kotoia
bi euro gainera
Errusiar mendia
munduko handiena
Ez dauka segururik
arriskutsuena