Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

Eskolarteko bertsoak eta Alea bideo-kopla lehiaketa

  • Izenburua: Eskolarteko bertsoak eta Alea bideo-kopla lehiaketa
  • Ikastetxea: Izarra Ikastetxea (Urkabustaiz)
  • Ikasgela: LH6A
  • Egilea: LH 6 maila
  • Doinua: Haizeak bidali du
  • Irakaslea: Peru Abarrategi
  • Igoera data: 2025-06-16
  • Publikoa:

Atrakzio parkea:

Izarrako plazan dut
atrakzio parkea
Etorri zaigu leku
askoko jendea
Ehun euro kostatzen du
sarrera erostea
Autotxokeetatik
irteten zen kea

Asteburuetan beti
irekita dago
Eta etortzen dira
pertsona gehiago
Gaur izan da eguna
pixka bat arraro
Gaur etorri delako
jende gutxiago

Bartzelonan badago
parke atrakzioa
Nire osabak hortxe
apurtu besoa
Ospitalera joan zen
osaba gaixoa
Bisitatzera urriak
hamarrean noa

Oso merkea zenez
garestitu dugu
Hiru mila gerriko
erosi ditugu
Seguru egotea
da gure helburu
Ordaindu behar dira
ehun euro inguru

Gure atrakzioa
da oso handia
Horregatik joaten da
bai mundu guztia

Parkeko sarrera da
nahikoa merkea
Denek nahi dutena da
ondo pasatzea

Errusiar mendia
apurtuta dago
Horri esker etortzen da
jende gutxiago

Berri txarrak ditugu
gure parkerako
Parkea itxiko dugu
garestia delako