Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

Eskolarteko bertsoak eta Alea bideo-kopla lehiaketa

  • Izenburua: Eskolarteko bertsoak eta Alea bideo-kopla lehiaketa
  • Ikastetxea: Izarra Ikastetxea (Urkabustaiz)
  • Ikasgela: LH5A
  • Egilea: LH 5 maila
  • Doinua: Ikusi nuanean I
  • Irakaslea: Peru Abarrategi
  • Igoera data: 2025-06-16
  • Publikoa:

Mapa eta altxorra:

Lagunaren etxean
aurkitu dut mapa
Logelaren erdian
zegoen botata

Mapa ikusita joan
gara Islandiara
Hegazkina hartuta
laster heldu gara

Altxora irekita
ipotxa sartuta
Atzera erori naiz
sustoa hartuta

Nik salan aurkitu dut
mapa bat zaharra
Eta jartzen zuen non
dagoen altxorra

Mapak bidali gaitu
Ostuño basora
Altxorra bilatzera
igo gara gora

Altxorra irekita
zegoen dirua
Txikleak erostea
gure helburua

Atrakzio parkea:

Atrakzio parke bat
ireki nahi dugu
Barraka asko jarri
beharko ditugu

30 euro
kobratu sarrera
Parkea handia da
duzue aukera

Furius bako dela
beti azkarrena
Gerrikoa jartzea
beti da onena