Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

Eskolarteko bertsoak eta Alea bideo-kopla lehiaketa

  • Izenburua: Eskolarteko bertsoak eta Alea bideo-kopla lehiaketa
  • Ikastetxea: Toki Eder Ikastola (Gasteiz)
  • Ikasgela: LH5C
  • Egilea: Lh 5 maila C taldea
  • Doinua: Ikusi nuanean I
  • Irakaslea: Peru Abarrategi
  • Igoera data: 2025-06-16
  • Publikoa:

Menua bertsotan:

Menestra irten zaigu
benetan goxoa
Bezero batek jan du
platera osoa

Entrekota daukagu
bigarren plateran
Irensten laguntzeko
ur pixka bat edan

Postrerako daukagu
torrija handi bat
Eta hori jateko
nik gosea daukat

Valentziar erara
paella bikaina
Oso zapore ona
eta ere usaina

Asturiasen modura
katxopo onena
Jende guztiak jan du
platereko dena

Belgikako gofreak
munduko onenak
ez dituzu ikusiko
hain goxo daudenak

Lehenengo platera
makarroiak dira
Jantokian makarroiek
ez dute disdira

Bigarren platera da
tortila patata
Bob esponja dirudi
jan dugu kostata

Hirugarren platera
jogurta ederra
Probatu dudanean
hau bai da plazerra

Ikusi nuenean
brokolia plateran
Ia-ia botaka
egiten dut bertan

Eman zidatenean
bigarren platerra
Hamburgesa zegoen
benetan ederra

Postrea ekarrita
jogurta zegoen
Kaos hutsa izan zen
jendea zoratzen

Mapa eta altxorra:

Botilan aurkitu dut
altxorraren mapa
Hor zegoela eta
uretan botata

Mapa jarraitu dugu
Karibe irlara
Lurrean markatuta
zegoen ixara

Altxorraren barruan
ez zegoen ezer
Mapa ondo ikusi
ta zegoen oker