Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

Eskolarteko bertsoak eta Alea bideo-kopla lehiaketa

  • Izenburua: Eskolarteko bertsoak eta Alea bideo-kopla lehiaketa
  • Ikastetxea: Toki Eder Ikastola (Gasteiz)
  • Ikasgela: LH5A
  • Egilea: Lh 5 maila A taldea
  • Doinua: Ikusi nuanean I
  • Irakaslea: Peru Abarrategi
  • Igoera data: 2025-06-16
  • Publikoa:

Mapa eta altxorra:

Paseatzen nengoela
hondartza parteik
Aurkitu nuen mapa
botata lurretik

Altxorra bilatzeko
hartu dut ontzia
Eta iritsi ginen
Karibera ia

Altxor handia hartuta
altxorra irekita
Barruan ikusita
urrea polita

Amonaren ganbaran
jolasten geundela
Konturatu ginen gu
mapa bat zegoela

Pausoak jarraituta
heldu naiz parkera
Hemen nabil ni orain
aurrera ta atzera

Azkenean aurkitu dut
zulo beltz batean
Ondo gordeta dago
lokatzen artean

Irekitzerakoan
diru mordo pila
Guzti honekin noa
opor batzuen bila

Atrakzio parkea:

Hawaieko parkea
guk ireki dugu
Milaka atrakzio
zabaldu ditugu

100 eurotan sarrera
ordaindu digute
Oso garestia da
ez al duzu uste?

Atrakzioa apurtu da
ez dakigu nola
Mutil bat erori da
baina bost axola

Miamin egindako
atrakzio parkea
Oso erraza izan da
noriara igotzea

Sarrerak 10 euro
balio du eta
Parkea dago beti
goraino beteta

Egin behar diozu
teknikoari kasu
Bestela mugikorra
eroriko zaizu

Menua bertsotan:

Lehenengo platerean
arroza badago
Tomate gutxi daukat
behar dut gehiago

Arrozaren ondoren
dator oilaskoa
Saltsa ta patatekin
badago goxoa

Orain postrea dator
txokolatezkoa
Oso goxo zegoen
jan dugu osoa