Errezeta bertsotan:
Lehenengo platerean
entsalada dago
Eta bota diogu
ozpina gehiago
Bigarren platerean
oilasko errea
Chamoi gehiagorekin
dago askoz hobea
Eta azkenik dago
Crumble cookies postrea
Irakasle Ibaiek
gaur nahi du jatea
Irakasle gelara
Ibaiek eraman
Eta denen urtetan
Crumble Cookiak jan
Lehenengo platerean
daude espagetiak
Eta gure aitak gaur
jan ditu guztiak
Bigarren platerean
Filete goxoa
Eta gure txakurrak
gaur jan du osoa
Bizkotxo bat jan dugu
guztiok batera
Eta gero beteta
bagoaz ohera
Ondoren gure ohean
amets bitxiena
Biharko utzi dugu
platerik onena
Atrakzio parkea:
Bartzelonan jarri dut
atrakzio parkea
Jende asko nahi dugu
parkera joatea
Parkean jarri dugu
mendi hiltzailea
Eta jendeak nahi du
hori probatzea
15 euro dira
parkeko sarrera
Oso merkea dela
etorri ikustera
Erorketa librea
da ehun metrokoa
Montatzen direnean
nolako sustoa