Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

Eskolarteko bertsoak eta Alea bideo-kopla lehiaketa

  • Izenburua: Eskolarteko bertsoak eta Alea bideo-kopla lehiaketa
  • Ikastetxea: Lakuabizkarra IGE (Gasteiz)
  • Ikasgela: LH5C
  • Egilea: Lh 5 maila C taldea
  • Doinua: Ikusi nuanean I
  • Irakaslea: Peru Abarrategi
  • Igoera data: 2025-06-12
  • Publikoa:

Atrakzio parkea:

Bilbon jarriko dute
atrakzio parkea
Mundu osotik joango
da beti jendea

35 euro
ordaindu sarrera
Jendea etorri da
noria probatzera

Atrakzio batean
jendea oihukatzen
Oso altu zegoen
jendea beldurtzen

Errezeta bertsotan:

Lehenengo platerean
dilistak probatu
Baina gaur Ainizeri
ez zaikio gustatu

Bigarren platerean
oilasko goxoa
Ta Nadiak ez dauka
jateko gogoa

Georgek gaur postrerako
izozkia hartuta
Eta geratu zaio
burbuina izoztuta

Pure nazkagarria
lehenengo platera
Aitona eta amona
badoaz jatera

Purearen ondoren
arroza goxoa
Eta bigarrena da
oilasko osoa

Bukatzeko daukagu
izozkia izoztuta
Txokolatezkoa da
izozkiaren punta