Mapa eta altxorra:
Ni joan nintzenean
Mexikora hegan
Bertan galdu nuena
nire mapa izan
Geroago Asian
altxorra aurkitu
Altxorraren barruan
zortzi milioi ditu
Gu etxera bueltatzen
ya ari ginela
Piratatxo batekin
topatu garela
Menua bertsotan:
Gaur gure lagunekin
jatetxera goaz
Oso ondo joateko
joan gara gogoaz
Lehenengo platera
babarrun goxoak
Plater dena jateko
laguntzen du ardoak
Bigarren platera da
kriston oilaskoa
Eta zerbitzariari
jausi zaio osoa
Lehenengo platera
jatea lasaina
Jatetxe honetakoa
horrela bikaina
Bigarren platerean
txuleta handia
Hiru izarrekoa
hori da egia
Postrerako orduan
dago gazta tarta
Eta amaitzeko da
benetan aparta
Atrakzio parkea:
Madriden egin dugu
atrakzio parkea
Eta etorri zaigu
mundu osoko jendea
Atrakzio parkean
Rayo maquen dago
Eta doa zu baino
askozaz azkarrago
Parketik irten eta
etxera joatean
Oso nekatuta ni
sartu naiz ohean
Gasteizko atrakzioan
umea igo da
Noria baten gora
bukatu denbora
Ehun euro sarrera
dela oso txarra
Lagunekin igota
atrakzio bakarra
Noriara igo da
gaur gure izeba
Eta jausi da bera
bai buruz behera