Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

Eskolarteko bertsoak eta Alea bideo-kopla lehiaketa

  • Izenburua: Eskolarteko bertsoak eta Alea bideo-kopla lehiaketa
  • Ikastetxea: Errekabarri Ikastetxea (Gasteiz)
  • Ikasgela: LH5D
  • Egilea: Lh 5 maila D taldea
  • Doinua: Ikusi nuanean I
  • Irakaslea: Peru Abarrategi
  • Igoera data: 2025-06-12
  • Publikoa:

Mapa eta altxorra:

Mapa aurkitu dugu
etxeko parkean
Ixa aurkitu dugu
mapa zabaltzean

Ixan aurkitu dugu
nahi dugun altxorra
Altxorra irekitzean
zegoen gogorra

Diru asko zegoen
altxorren barruan
Milioika eta milioika
daukagu eskuan

Etxe zahar batean
zegoen mapa bat
Altxorra aurkitzeko
pistatxo bat daukat

Pista horrek eraman
gaitu hondartzara
Eta lagun guztiak
kotxez joan gara

Hondartzako altxorra
ireki genuen
Eta bere barruan
bi txakur bazeuden

Aurkitu dugu mapa
gure trasteroan
Ai zelako beldurra
etxe zahar batean

Aurkitzeko altxorra
kotxean joan behar
Beste leku batera
Europatik zehar

Altxorrean zegoena
lore berezi bat
Oso polita zela
nik zortea daukat

Atrakzio parkea:

Gure atrakzio parkea
Gasteizen daukagu
Eta gaur Shanbalara
joango gara gu

25 euroko
prezioa du goizak
eta 50
euro egun osoak

Ostiralero ixten
dugu guk parkea
Eta bere etxera
joaten da jendea

Salouen jarri dugu
guk Portaventura
Gero joango gara
gure Shambalara

45 euro
ordaindu sarrera
Jendea joango da
ondo pasatzera

Jendea joaten da
asteburuetan
Eta guk diru asko
daukagu benetan

Menua bertsotan:

Lehenengo platera
babarrunak dira
Ta gure lagun mina
hor jaten ari da

Bigarren platera bai
zen oso goxoa
Gure osaba jaten
hoberen oiloa

Hirugarren platera
postrea zen eta
Gure amonak jan du
txokolate tarta