Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

Eskolarteko bertsoak eta Alea bideo-kopla lehiaketa

  • Izenburua: Eskolarteko bertsoak eta Alea bideo-kopla lehiaketa
  • Ikastetxea: Errekabarri Ikastetxea (Gasteiz)
  • Ikasgela: LH5A
  • Egilea: Lh 5 maila A taldea
  • Doinua: Ikusi nuanean I
  • Irakaslea: Peru Abarrategi
  • Igoera data: 2025-06-12
  • Publikoa:

Menua bertsotan:

Lehenengo platerean
dauzkagu dilistak
Eta edateko dugu
guztiok ur pixkat

Bigarren platerean
ditugu txuletak
Laguntzeko jan behar
ditugu kroketak

Eta gaur bukatzeko
ditugu pastelak
Baita ere ditugu
goxoak palmerak

Mapa eta altxorra:

Nire etxeko ganbaran
aurkitu dut mapa
Han zegoen gordeta
lurrean botata

Mapak eraman gaitu
Izaro irlara
Eta kobazulora
azkar sartu gara

Altxorraren barruan
dirua zegoen
Mila ta berrehun euro
aurkitu nituen

Atrakzio parkea:

Bartzelonan daukagu
atrakzio parkea
Jende gehienak nahi du
hemen montatzea

Supersweet berria
da famatuena
Gainera da gutxien
kostatzen duena

Udan joaten da jende
pila bat parkera
Baina neguan beti
joaten gara etxera

Hawaien badaukagu
atrakzio parkea
Errusiar mendira
badoa jendea

Oso garestia da
hemengo sarrera
Atrakzio askotan
igotzeko aukera

Udan asko betetzen
da hemengo parkea
Gero eta gehiago
zaila da sartzea