Latiorro eskolan gaude
Txiki ginenetik
Kurtsoa amaituta
Bagoaz hemendik
Guztiok triste gaude
Goaz latiorrotik
Hogei ta hiru ikasle
Badoaz hemendik
Gu txiki txikitatik
Ezagutzen gara
Hona etorri gara
Zuei abestera
Gure azken urtea
Zuekin batera
Eta froga guztiak
Ondo egitera
Latiorro eskolan gaude
Guztiok ikasten
Ta datorren urtean
Institutoa hasten
Ondo pasatzen dugu
Poz-pozik jolasten
Institutoan lagun
Berriak egiten
Hemen eskolan gaude
Lagun berdinekin
Ondo portatu gara
Irakasleekin
Azken urtea dugu
Eskola honekin
Institutora goaz
Lagun berriekin
Eskolatik bagoaz
Gu D.B.H.-ra
Lagun berriak ere
Goaz egitera
Lan handia ta gero
Eginez Aurrera
Helburuak ditugu
Guztiok batera
Bi urtekin hasi ginen
Eskola honetan
Eta hamabirekin
Institutora joan
Ikasle ta irakasle
Ezberdinak gelan
Baina gu gara beti
Lagunak eskolan