Atrakzio parkea:
Dubaien jarri dugu
atrakzio parkea
Errusiar mendian
nahi dut igotzea
5 eurotxo bakoitzak
ordainduko dugu
10 ordu barruan
pasako ditugu
Atrakzio onena da
benetan noria
Hortxe egoten delako
bai mundu guztia
Txinan jarri dugu guk
atrakzio parkea
Errepidetik doa
bertara jendea
Dragon Kan dagoenez
famatua delako
Horregatik etortzen
dela jende asko
Sarrerak balio du
25 euro
Gaur parke barruraino
sartzeko seguro
Madrilen badaukagu
atrakzio parkea
Mundu guztitik dator
parkera jendea
Lehenengo gunean
daude fuerteenak
Sustoa aurpegian
daramate denak
Lasaitzeko badago
ederra hondartza
Bete-beteta dago
hori bai jendetza