Atrakzio parkea:
Errusiar mendia
badago parkean
Karameluz egina
bai dago mendian
Banoa lagunekin
etxe sorginduan
Beldurrez joan gara
beldurra parkean
Bueltaka ta bueltaka
badabil roketa
Zorabiatu nintzen
horrenbeste buelta
Autotxokean nago
oso ondo pasatzen
Baina triskantza dago
kolpeak jasotzen
Familia ta lagunak
dohainik sartu dira
Eta nire amona
errusiar mendira
Gure sarrera bai da
oso garestia
100 euro ordaintzera
ya mundu guztia
Gaur gure amonatxok
burua apurtu du
Anbulantzia deitu
zaindu behar dugu
Gure amonak ez du
gaur ondo pasatu
Eta horrexegatik
ez du nahi bueltatu
Oso nekagarria
atrakzio parkea
Benetan zaila dela
umeekin egotea
Jende guztia bultzaka
nekatuta nago
Lanez aldatu nahi dut
dena zikin dago
Nik ezin dut ulertu
Infernu parkea
Umez beteta dago
ze txarra zortea
Eguna bukatu da
etxera ni noa
Bihar oporrak dira
basora txangoa
Gure atrakzio parkea
hoberena dela
Astelehenetan dator
LH5 gela
Hango janaria da
goxokiz betea
Oso goxoa dago
gustatzen ait jatea
Hango noriak dira
munduko onenak
100 metroko altura
eta oso azkarrak
Ez duzu aurkituko
sarrera bat errez
Oso famatua da
etorri mesedez
Menua bertsotan:
Nik egin nuenean
tortila patata
4-8 arrautzekin
bolera botata
Zartaginean dago
tortila patata
Nik hartu eta eraman
ze goxoa da ta
Gaur meriendatzeko da
bokata tortila
Oraindik gose nago
jan dugu natilla
Hainbeste jan ta gero
tripan daukat mina
Ez dut gehiago jango
gaurkoan jakina
Mapa eta altxorra:
Etxean nengoela
aurkitu dut mapa
Eta bere gainean
hauts pila bat dauka
Huatsa kendu diogu
gaur gure mapari
Eta urrezko txanponak
bazeuden ugari
Komentatu diogu
bai gure amari
Oso pozik jarri da
hasi da kantari
Ama barrez hasi da
benetazkoak ez dira
Txokolatezkoak janda
txanponak begira