Atrakzio parkea:
Gure atrakzio parkea
Ukranian dago
Nire soldatarekin
oso pozik nago
Errusiar atrakzioa
daukagu parkean
Asko beldurtzen dira
Behera eroztean
Jende asko elkartzen da
bai gure parkean
Bete-beteta dago
beti igandean
Gure atrakzio Shambala
arriskutsuena
Eta horrexegatik
bai da azkarrena
Atrakzio parkea
umez betetzea
Asko gustatzen zaigu
dirua irabaztea
Gure parkea ere
ez da oso handia
Atrakzio onena
errusiar mendia
Taza handi bat dago
ari da bueltaka
Hortxe ikusi dugu
ume bat botaka
Ixteko ordua da
heldu da denbora
Eta etxrea goaz
pozik ta gustora
Gure atrakzio parkea
dago Kalifornian
Kotxez joan ahal zara
10 minututan
30 eurotan
saltzen da sarrera
Gerizpea emateko
daude lau palmera
Igandetan badaude
110 pertsona
Famatua delako
tximino amona
Gure atrakzio parkea
hamabietan ireki
Gaueko hamabietan
ixten da ederki
Mapa eta altxorra:
Atzo arratsaldean
mapa bat aurkitu
Orain itsasontzian
dirua ukitu
Nik lagun guztiekin
altxor bat ireki
Nire ondoko lagunak
izena du Eki
Nire ondoan dago
Eki itsasontzian
Mapan ixa badago
justu-justu erdian
Orain aberatsa naiz
hau daukadan poza
Txalet bat erostea
da plan aproposa
Eifel dorrearen puntan
dago gure altxorra
Horraino iristea
da oso gogorra
Altxorra irekita
dago diru asko
Erabiliko dugu
Nojara joateko
Nojan gu gaude eta
hondartzan sartuta
Laster egongo gara
bapo bazkalduta
Hotel garesti baten
lo egingo dugu
diru asko gastatzen
poz-pozik gaude gu
Amonaren armairuan
mapa bat zegoen
Amonari galdetu
hori zer ote den
Maparekin ibiltzen
nengoen tenpluan
Momia bati galdetu
badaki nora joan
Altxorraren barruan
ezer ez zegoen
Momiak esan digu
hau txantxa bat bazen
Etxera bueltatzean
amona zegoen
Pixkat haserretuta
guri itxaroten
Nire etxeko ganbaran
aurkitu dut mapa
Altxora aurkituta
diru asko dauka
Nire herriko elizan
altxorra zegoen
Eta nire aitonak
han aurkitu zuen
Altxorraren dirua
aitonak badauka
Oso garestia da
bere arropa marka
Dirua lapurtuta
gu Miamin bizi
Eta hurrengo egunean
kapibarak ikusi
Parkean bazegoen
mapa bat zaharra
Bere bidea segi
ez zegoen altxorra
Azkenean zegoen
altxorra Amerikan
Eta hartu genuen
hegazkina korrikan
Hegazkinean geunden
zerbeza hartuta
Diskotekan sartuta
altxorra ahaztuta
Atera ginenean
nekatuta geunden
Eta gure aurrean
altxorra zegoen