Mapa eta altxorra:
Komunean aurkitu
nuenean mapa
Eta ikusi nuen
lurrean botata
Santiago Bernabeuen
zegoen altxorra
Bidea izango zen
benetan gogorra
Altxorra ireki eta
zegoen dirua
Goxokiak erostea
nire helburua
Perurekin joan ginen
goxoki dendara
Eta erosi genuen
sagar mermelada
Atrakzio parkea:
Hawaien jarri dugu
atrakzio parkea
Urrezko tiketa da
eta oso merkea
Gure atrakzio parkean
jendetza etortzen da
Eta oso handia da
gure txutxe denda
22 atrakzio
daude parke honetan
Jende asko etortzen da
arratsaldeetan
Gure atrakzio onenak
Lirilira izena
Delako handiena
eta azkarrena
Menua bertsotan:
Lehenengo platerean
egin dugu zopa
Fideo askorekin
platerean bota
Bigarren platerean
egin dugu oiloa
Espeziarekin dago
benetan goxoa
Postrean egin dugu
marrubizko tarta
Eta oso zapore
ederra badauka
Jendeak ordaindu du
25 euro
Berriro itzuliko
direla seguro