Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

Eskolarteko bertsoak eta Alea bideo-kopla lehiaketa

  • Izenburua: Eskolarteko bertsoak eta Alea bideo-kopla lehiaketa
  • Ikastetxea: Antonio López de Guereñu ikastetxea (Gasteiz)
  • Ikasgela: LH5A
  • Egilea: Lh 5 maila A taldea
  • Doinua: Ikusi nuanean I
  • Irakaslea: Peru Abarrategi
  • Igoera data: 2025-06-17
  • Publikoa:

Atrakzio parkea:

Eskolaren gainean
atrakzio parkea
Arabako klasetik
badator jendea

5 euro ordaintzen du
jendeak sarrera
Jendea etortzen da
norian montatzera

Uda heltzen denean
parkea beteta
Gure dendan dauzkagu
mila piruleta

Egun baten noria
apurtu egin zen
Ume batek hezurrak
apurtu zituen

Ikusi nuenean
atrakzio parkea
Hodeietan zegoen
ta zen gigantea

Astean zehar 5 euro
ordaindu benetan
Baina 10 euro dira
asteburuetan

Errusiar mendia
atrakzio onena
Altuena delako
ta arriskutsuena

Txanokopteroarekin
ailegatu ahal zara
Bertara lagunekin
etorriko gara

Mapa eta altxorra:

Hondartzan ikusi dut
pirata botila
Ta kobazulora joan
altxorraren bila

Altxorra irekita
urre pila dago
Aurrera begiratu
ta ikusi gehiago

Bermudetara joan naiz
itsasontziarekin
Eta pirata pila
joan dire nirekin

Diru guzti horrekin
erosi txaleta
Eta urrearekin
daukagu beteta

Menua bertsotan:

Txorizoa patatekin
lehenengo platera
Jatetxe honetara
etorri jatera

Bigarren platerean
tortila patata
Ogia nahi baduzu
prestatu bokata

Postrerako daukagu
bakarrik jogurta
Nahiago baduzu ere
badaukagu fruta

Jatetxeak baditu
mitxelin izarrak
Sukaldean daudelako
oso txef trebeak