Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

Eskolarteko bertsoak eta Alea bideo-kopla lehiaketa

  • Izenburua: Eskolarteko bertsoak eta Alea bideo-kopla lehiaketa
  • Ikastetxea: Ikasbidea Ikastola IPI (Dura, Arratzua-Ubarrundia)
  • Ikasgela: LH5D
  • Egilea: Lh 5 maila D taldea
  • Doinua: Ikusi nuanean I
  • Irakaslea: Peru Abarrategi
  • Igoera data: 2025-06-12
  • Publikoa:

Mapa eta altxorra:

Lortu genuenean
mapa aurkitzea
Iruditu zitzaidan
zelako zortea

Mapa ikusi ondoren
bere pistarekin
Nire laguna ondoan
joan gara elkarrekin

Bilatu eta bilatu
ez dugu aurkitzen
Baina oraindik gaude
altxorra bilatzen

Ikusi dugunean
altxorren gunea
Erabaki genuen
korrika joatea

Ganbaran aurkitu dut
altxorraren mapa
Eta bere barruan
gurutze bat dauka

Orain joango gara
altxorraren bila
Eta nire bidean
animali pila

Altxorra aurkitu dut
itsaso erdian
Eta joango gara
denok igerian

Altxorra hartu dugu
urre askorekin
Eta gure artean
banatu elkarrekin

Gaur goizean logelan
aurkitu dut mapa
Eta ikusi dugu
altxor baten marka

Arratsalde honetan
mapa hartu eta
Altxorra bilatu dut
hautsetan beteta

Azkenean altxorra
logelan zegoen
Ta armairu batean
aurkitu genuen

Atrakzio parkea:

Egin genuenean
atrakzio parkea
Iruditu zitzaidan
a ze desastrea

Jendea etorri zen
parkea ikustera
Ta inor ez zen igo
atrakzio batera

Itxi egin digute
atrakzio parkea
Eta orain ez dator
parkera jendea

Orain jendea doa
Portaventurara
Horra joaten dira
ondo pasatzera

Menua bertsotan:

Bizkotxoa egiteko
behar dut limoia
Eta goiko partean
jarri dut bonboia

Txanpi eta tomate
zer nolako pizza
Gazta pixka batekin
ederra bizitza

Errezeta egiteko
patataren bila
Nire amonarekin
ederra tortila