Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

Eskolarteko bertsoak eta Alea bideo-kopla lehiaketa

  • Izenburua: Eskolarteko bertsoak eta Alea bideo-kopla lehiaketa
  • Ikastetxea: Ikasbidea Ikastola IPI (Dura, Arratzua-Ubarrundia)
  • Ikasgela: LH5B
  • Egilea: Lh 5 maila B taldea
  • Doinua: Ikusi nuanean I
  • Irakaslea: Peru Abarrategi
  • Igoera data: 2025-06-12
  • Publikoa:

Mapa eta altxorra:

Amonaren ganbaran
aurkitu dut mapa
Oso zaharra denez
hauts pila bat dauka

Ikusi dudanean
hautsa kendu eta
Amonaren altxorra
zegoen gordeta

Txakurraren ohean
zegoen pista bat
Ta altxorraren giltza
eskuetan daukat

Zabaldu dudanean
altxurraren kutxa
Ze desilusioa
bazegoen hutsa

Guztion garajean
mapa bat aurkitu
Magikoa bazenez
ahal zen mugitu

Maparen zenbakira
azkar heldu gara
Guztiok elkarrekin
mapa jarraitzera

Altxorra ikustean
arearen giltza
Arearen artean
bilatzen gabiltza

Atrakzio parkea:

Duranan eraiki da
atrakzio parkea
Eta espero dugu
asko gustatzea

Parkeko atrakzio batek
banana du izena
Besteekin konparatuz
munduko hoberena

San Duranan sartzea
badela merkea
Eta espero dugu
sarrera erostea

Janariko postuak
bai direla onak
Eta patatak jaten
dabiltza pertsonak

Hondartzaren ondoan
jarri dut parkea
Parkeko sarrera bai
da oso merkea

Atrakzio parkea da
dibertigarria
Atrakzio asko ditu
eta da handia

Duranan jarri dute
atrakzio parke bat
Eta meriendatzeko
leku ederra daukat

Estalita dagoen
ur parke polita
Beti egin ahal duela
jendeak bisita

Ia ez daude ilarak
eta da handia
Baina segurua da
dibertigarria

Hogei txirrista ditu
gure ur parkeak
Hamar handiak dira
besteak txikiak