Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

Eskolarteko bertsoak eta Alea bideo-kopla lehiaketa

  • Izenburua: Eskolarteko bertsoak eta Alea bideo-kopla lehiaketa
  • Ikastetxea: Ikasbidea Ikastola IPI (Dura, Arratzua-Ubarrundia)
  • Ikasgela: LH5A
  • Egilea: Lh 5 maila A taldea
  • Doinua: Ikusi nuanean I
  • Irakaslea: Peru Abarrategi
  • Igoera data: 2025-06-12
  • Publikoa:

Mapa eta altxorra:

Gu igo ginenean
goiko ganbarara
Guztiok jarri ginen
mapa aurkitzera

Geroago joan ginen
altxorraren bila
Itsasontzi batekin
guk jo dugu irla

Iritsi ginenean
gu irla txikira
Altxorraren barruan
perlaren distira

Bueltatu ginenean
altxor handiarekin
Topatu ginen kriston
marrazoarekin

Atrakzio parkea:

Ikasbidean dago
atrakzio parkea
Nik proposatzen dizut
gaur hara joatea

Atrakzio parkean
sartu naizenean
Han Nora ikusi dut
korrika batean

Gure autotxokeak
dira famatuenak
Hantxe sartu gara ta
jo digu sirenak

Ibiltzen gindoazen
atrakzio parketik
Pailazo bat irten da
noria atzetik

Oporretan joan nintzen
atrakzio parkera
Lagunekin batera
gu Dragon kanera

Goian atrakzioak
zeuden geldituta
Ta ni nago gainera
zorabiatuta

Medikuan nengoen
zorabiatuta
Eta nire laguna
oso beldurtuta

Esnatu nintzenean
sustoa itzela
Medikuak esan zuen
ondo nengoela

Errezeta Bertsotan:

Gabon gau afaria
prestatu nahi dugu
Oso goxo egongo da
gu gaude seguru

Oilaskoa labean
limoi pixkatekin
Zaporea hartzeko
familiarekin

Azkenik 12 mahats
guk jango ditugu
Urtea ondo hastea
daukagu helburu

Guztia jan ondoren
baietz esplotatu
Azkenengo mahatsa
ezin dut bukatu