Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

Eskolarteko bertsoak eta Alea bideo-kopla lehiaketa

  • Izenburua: Eskolarteko bertsoak eta Alea bideo-kopla lehiaketa
  • Ikastetxea: Aramaixo herri eskola (Aramaio)
  • Ikasgela: LH 3. zikloaB
  • Egilea: 3. zikloa B taldea
  • Doinua: Ikusi nuanean I
  • Irakaslea: Peru Abarrategi
  • Igoera data: 2025-06-12
  • Publikoa:

Menua bertsotan:

Lehenengo platera da
piña entsalada
Entsalada honetan
olioa falta da

Bigarren platera da
tortila patata
Eta Peruk jateko
egin du bokata

Azken plater moduan
daukagu postrea
Txokolate tartak du
kriston zaporea

Azken ardo trago bat
eskatu dut hara
Ardo asko edan dugu
ta mozkortu gara

Mapa eta altxorra:

Mapa bat aurkitu dut
Aizkorriren puntan
Mapa hartu dut eta
Oñatira korrikan

altxorra aurkitzera
joan Zabalaundira
Denbora pasa eta
ikusi urrutira

Kobazulo barrura
sartu ta korrika
Tonto aurpegiarekin
Hutsik ikusita

Gugatik ez sentitu
inolako pena
Laguntasuna da ta
altxorrik onena