Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

Eskolarteko bertsoak eta Alea bideo-kopla lehiaketa

  • Izenburua: Eskolarteko bertsoak eta Alea bideo-kopla lehiaketa
  • Ikastetxea: Aramaixo herri eskola (Aramaio)
  • Ikasgela: LH 3. zikloaA
  • Egilea: 3. zikloa A taldea
  • Doinua: Ikusi nuanean I
  • Irakaslea: Peru Abarrategi
  • Igoera data: 2025-06-12
  • Publikoa:

Atrakzio parkea:

Ospital zaharrean
daukagu parkea
Hango bizliagunek
ez dute bakea

Erorketa askean
jausi da umea
Ai amatxo maitea
hauxe desastrea

Berreskuratu dugu
gure fama ona
Eta berriro datoz
milaka pertsona

Pertsona bat etorri
dirua eskatzera
Mesedez ez etorri
hona kexatzera

Menua bertsotan:

Olagarro errea
bazkaria hasteko
Gogoa emango dizu
den-dena jateko

Hurrengo platera da
behiaren txuleta
Eta utziko dizu
sabela beteta

Postrea izango da
gure gazta tarta
Ta pastel honek dauka
itxura aparta

Tartarekin batera
hartzazu kafea
Horrek ez du emango
inongo ajea