Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

EUSKAL MITOLOGIA

  • Izenburua: EUSKAL MITOLOGIA
  • Ikastetxea: Landazuri Ikastola (Gasteiz)
  • Ikasgela: LH5
  • Egilea: -
  • Doinua: Maritxu nora zoaz I
  • Irakaslea: Oihane Perea
  • Igoera data: 2025-05-28
  • Publikoa:

Basajaun zu non zaude
basoren batean
eta haiek agertu
dira bat-batean
mendira joaten dira
uztean bakean
eta ezkutatzen dira
zuhaitzen artean

Gure akerbeltz maitea
bizi da mendian
adar oso okerrak
ditu bekokian
sorgin gaiztoak daude
akelarre erdian
eta akerbeltzeri
muxu ipurdian

Tartalo honek dauka
aurpegi zatarra
bere gorputz handian
badauka indarra
bere burua da bai
handia, baldarra
eta buru erdian
du begi bakarra

Mari egoten da beti
mendian kantari
eguzkia ateratzean
dabil hegalari
gaua etortzen denean
egon zaitez adi
agertuko da eta
Anbotoko Mari

Basoan bizi dira
ez dira inurriak
eta askotan dira
dibertigarriak
lan egitean dira
oso bihurriak
txano berdea dute
ta praka gorriak