Neska txiki hau dago
mendian saltoka
ematen du burutik
dagoela jota
Beti dago jolasten
bere lagunekin
neska hau konpontzen da
Doraemonekin
Kandadoekin beteta
dauka honek autoa
eta guretzako da
bai oso tontoa
Galtza luzeak ditu
irakaragarriak
eta bere koletak
badira gorriak
Gure pertsonaia hau
bizi da itsasoan
klarinetea jotzen
beti dago ondoan
Tripa handia dauka
gustoko donutsa
begiak handiak eta
buruan zerrautsa
Gure neska txikiak
badauka motxila
eta beti joaten da
bai maparen bila
Gizon bat kapa eta
kaltzontziloetan
airetik etortzen da
bidaia askotan