TXANOGORRI:
.................................
Bazen behin Txanogorri
ezenko neska
ta bere lagunekin
zebilen farrezka
Bat-batean otsoa
agertu zen eta
txanogorrik atera
zuen eskopeta
TIRIKIETENA
BELTZA MORENA
TXANOGORRIK DAUKA
BEROKIRIK ONENA
Otsoa saiatu zen
eskibatzen bala
baina zulatu zion
kolpetik azala
lagun denek merezi
zuten berokia
jantzi behar izan zuten
sartzean eguzkia
TIRIKIETENA
BELTZA MORENA
TXANOGORRIK DAUKA
BEROKIRIK ONENA
RAPUNZEL:
..................................
Ileapaindegira
joan zen Rapunzel
aulkian lasai jarri
eta rapatu zen
Ispiluan ikusi
ederra zegoen
printzea pikutara
hor bidali zuen
TIRIKITENA
BELTZA MORENA
RAPUNZELEK EZ DAUKA
LEHEN ZUEN MELENA
Gazteluko printzeak
beti esaten zuen
hemen ezin da hasi
ilea rapatzen
Bestela bere amari
deituko ziola
ta bere gaztelutik
botako zuela
TIRIKITENA
BELTZA MORENA
RAPUNZELEK EZ DAUKA
LEHEN ZUEN MELENA
EDERRA ETA PIZTIA:
Txantrean bizi ziren
ederra piztia
bronkan egoten ziren
bai egun guztia
Ederra egun batean
hasi zen nazkatzen
maletak egin eta
Valentziara joan zen
TIRIKITEN BELTZA MORENA
ONTZA BAT TXOKOLATE GOIZIAN ONENA
Bizitzera joan zen
apartamentura
hondartzaren ondoan
bizi zen gustura
Bertan egiten zuen
gauero parranda
eta gero goizean
ohean etzanda
TIRIKITEN BELTZA MORENA
ONTZA BAT TXOKOLATE GOIZIAN ONENA
3 TXERRIKUMEAK:
------------------------------------
Hiru txerrikumeak
egin etxetxoak
lastozkoa, egurrez
ta adreiluzkoak
lasto ta egurrezko
etxeak batera
otsoak bota ditu
putz batekin behera
TIRIKITENA BELTZA MORENA
TXERRIKUMEK DAUZKATE
ETXERIK ONENAK
Txerrikumeak atera
zuten pistola
eta tiro batekin
hil zuten otsoa
Bere azalarekin
osatu alfonbra
eman zioten merezi
zeun zigorra
TIRIKITENA BELTZA MORENA
TXERRIKUMEK DAUZKATE
ETXERIK ONENAK
ERRAUSKINE
---------------------------------
Errauskine bizi zen
etxean hain triste
bere ama ta__aizpekin
beti zenbat neke
Maitagarriak esan dio
12etan
etxean egon behar
dela ondoren bueltan
TIRIKITENA NESKAK AURRERA
GUZTIOK BALIO DUGULA GAUZA BERA
Errauskinek esan du
bera dela gazte
ta izan behar dela
betirako aske
Eta handik aurrera
pozik ta bakarrik
etz bait zuen gehiago
printzeen beharrik
TIRIKITENA NESKAK AURRERA
GUZTIOK BALIO DUGULA GAUZA BERA