Haiek egin zituzten
hiru etxetxoak
eta putz egin zuen
pilo bat otsoak
Arraultzetik atera
pixka bat itsusi
egun batzuk pasata
zisne bat ikusi
Etxetik eskapatu
ta sorgin gaiztoa
etxea zeukan berak
txokolatezkoa
Gure pertsona beti
esaten gezurra
eta horrexegatik
luzatu sudurra
Saskitik hartu eta
jan duzu sagarra
horregatik daukazu
orain zoritxarra
Artzainak esan zuen
askotan gezurra
otsoa azaldu da
hauxe da beldurra
Zazpi animali daude
etxetxo batean
eta otsoa sartu zen
hara bapatean
Gure protagonista
dago beti lotan
printzea etortzen da
jatera askotan