Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

PUENTING

  • Izenburua: PUENTING
  • Ikastetxea: Dulantziko Ikastetxea (Dulantzi)
  • Ikasgela: LH6A
  • Egilea: LH 6A
  • Doinua: Uztaiak gora gora
  • Irakaslea: Oihane Perea
  • Igoera data: 2025-05-27
  • Publikoa:

Zubi gainean jarri
ta beldur ugari
lurrera begiratu
ta altura nabari
hobe duzue zuek
ibiltzea adi
badaezpada deitu
anbulantziari

Arnes gutxi ditugu
hori da komeri
hemendik ikusita
altura gehiegi
diarrea galanta
etorri zait neri
zubiaren azpian
urik ez da ageri

Asko gustatzen zaigu
egitea erronka
aita eta ama inoiz
ez baitira bota
eta egia esanda
ez zaigu inporta
hortzak utziko ditut
zubiaren kontra

Ez dut uste nagoela
ondo zintzilika
beldurra etorri zait
hona etorrita
ikusi dut behean
distantzia polita
salto egin behar dut
begiak itxita

Guri esan digute
ez dela horrenbeste
saltoka ditut nire
tripa eta heste
ez dugu oraindik hil nahi
gara oso gazte
gure hiletara
etorri zaitezte