Ahots zoragarria
mendian kantari
suzko bola bezala
dabil hegalari
kobazulo barruan
egon zaitez adi
gure neska badago
Anbotoko Mari
Tartalok beti izan du
aurpegi zatarra
umeak jaten ditu
badauka indarra
beti jausten da eta
handia baldarra
kopetaren erdian
du begi bakarra
Uste dugu daudela
basoren batean
zure etxean agertzen
dira bat-batean
bizarra dute eta
lokatza ilean
kaka egiten dute
zuhaitzen artean
Bere adar handiekin
bizi da mendian
ezetz ikusi inoiz
bera igerian
baietz ez ondo pasa
akelarre erdian
ze eman behar diozu
muxu ipurdian
Ibiltzen dira beti
ahate hankekin
errekaren ondoan
orraziarekin
liluratzen gaituzte
haien kantuekin
haserretzen badira
kontuz beraiekin
Txikiak dira baina
ez dira inurriak
beraiek beti dira
dibertigarriak
etxean sartzen dira
a ze bihurriak
alkandora berdea
ta galtza gorriak