NOA
Bi mila eta hogei
urte garestia
baina hodeietatik
hara eguzkia
buru gogor jarri zen
jende amestia
hogeita bat umekin
hasi zen guztia
ANIXE
Bost urte daramagu
eskola honetan
Egunero behar gara
altxatu goizetan
asko gustatu zaigu
leku hau benetan
gustora egon gara
urte guzti hauetan
UNAI
Oso jende alaia
ta barregarria
nire irakasleak
zaharra eta berria
familia bat gara
bai zoragarria
orain idatziko dut
nire azken orria
AMETZ
Gure eskola bai dela
txikia tokia
Barrundiako eskola
da oso egokia
jendearentzako da
oso irekia
horrelakoa da gure
eskola txikia
SAMANTA
Hasieran sentitzen
genuen beldurra
urte batzuk pasata
aldatu zen lurra
gora Barrundiarrak
urra eta urra
eskerrak emateko
da gure agurra