Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea
Bertso Ikasgela logoa

KORRIKA

  • Izenburua: KORRIKA
  • Ikastetxea: Plentzia Eskola (Plentzia)
  • Ikasgela: LH6A
  • Egilea: 6.A
  • Doinua: Ama begira zazu
  • Irakaslea: Peru Vidal
  • Igoera data: 2019-03-28
  • Publikoa:

Euskal Herri osotik
guztiak KORRIKA
bi mila ta hemeretzin
doinua da KLIKA.

Korrika ateratzen
gara gu batera
Euskal Herri osoa
joaten da kalera.

Plentziako kaletan
entzuten da euskara
eskolako lagunak
euskaldunak gara.

Korrika ari gara
herritik herrira
animatu korrika
ez egon begira!