ELUR, MAIALEN, ENOL, HODEI eta UDANE
GAIA: Atrakzio parkea
DOINUA: Txankete
Ikastola azpian
Suaren parkea
Arabako umeentzat
da oso merkea.
Parkean ez galtzeko
gida bat badugu
erreskate taldea
ere badaukagu.
Sua botatzen duen
dragoi atrakzioa
kontuz ez erre eta
ez pasa beroa.
Gauean ez galtzeko
linterna eraman
ala ere baditugu
argiak bufetan.
HARRI, NEKANE, AINHOA eta JORITZ
GAIA: Altxorra
Doinua: Txankete
Tabernan tortila
patata bat jaten
koxka bat emanez
giltza aurkitu nuen.
Ikusi nuenean
euskara ez zegoela
konturatu nintzen
giltza hori zela.
Bizikleta hartuta
Argantzunera joan
aurkitu nuenean
txantxangorria han.
TrebiƱu Araba da
Argantzungo herrian
eta horregatik gu
gaude denok greban.
XABIER, SUHAR, MAGALI eta AMETS
GAIA: Altxorra
DOINUA: Txankete
Gelan jolasten geunden
zapatilarekin
sabaia erori zen
mapa handi batekin.
Enigma bat badago
mapa egongo da
deszifratzen badugu
goaz Bardeetara.
Han galduta geunen
desertu erdian
pertsona batek esan
zigun nora joan.
Kobazulo barruan
altxorra zegoen
Hontza extrem sarrera
pila bat zeuden.
ILARGI, LAIA, NAHIA eta LUCCA
GAIA: Atrakzio parkea
DOINUA. Txankete
Espazioan sortuta
atrakzio parkeak
planetak denak daude
atrakzioz beteak.
Jendea igoko da
surf taula batean
taula apurtzen bada
flotatu airean.
Taza zoroak daude
biraka-biraka
baina kontuz ibili
ez egin botaka.
Deskontua egongo da
bueltatzen bazara
bitartean parkean
zain egongo gara.