UNAX, EIDER, MAIDER eta IXONE
GAIA: Atrakzio parkea
Doinua: Baldarrak
Liburu batean
agertu gara
atrakzio parkea
dirudiena da.
Uime parkera
denok jolastera
jatetxe batzuetan
goaz bazkaltzera.
Parketik mugitzeko
ohe elastikoak
baita ere badaude
uretako txirristak.
Errusiar mendiak
arriskutsuak dira
mila ehun atrakzio
badaude guztira.
LEIRE, LUKA, ADUR eta IZARO
GAIA: Atrakzio parkea
DOINUA: Ama begira zazu
Gure parkea deitzen
da Dibertuno
eta kokalekua
planeta Neptuno.
Autobus hegalaria
dugu igotzeko
atrakzio parkea
daukagu joateko.
Txirrista handi bat
planeten artean
buelta bat ematen
du ekosisteman.
Grabitate 0 du
gure parkeak
oso ondo pasatzen
du gure jendeak.
SARA, MANAR, HAIZEA, PERCY
GAIA: Altxorra
DOINUA: Baldarrak
Gu ikastolan gaude
gauza asko ikasten
liburua irekita
mapa bat aurkitzen.
Eskolako frontoian
badago altxorra
giltza eskuratzeko
lurra da gogorra.
Altxorraren barruan
tiket bat badago
Hawaira joateko
hor altxor gehiago.
Hawaien beste altxor bat
aurkitu egin dugu
dirua eta bitxiak
ta legoak ditugu.
NAHIA, HODEI, ONDATZ eta ORTZI
GAIA: Altxorra
DOINUA: Baldarrak
Museo batera goaz
gure oporretan
ate bat aurkitu dugu
armairu barruan.
Laberinto bat dago
atea pasatzean
eta altxorra dago
horren amaieran.
Altxorraren barruan
liburu bat dago
bertsoko liburu bat
ezin zen hobeago.
Bertsoko liburuekin
asko ikasi dugu
horrela txapelketa
irabaziko dugu.