Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

ESKOLARTEKOA 5.B

  • Izenburua: ESKOLARTEKOA 5.B
  • Ikastetxea: Lope de Larrea Ikastola (Agurain)
  • Ikasgela: LH5B
  • Egilea: LOPE DE LARREA 5.B
  • Doinua: -
  • Irakaslea: Aitor Najera
  • Igoera data: 2025-05-20
  • Publikoa:

ANE, MOHAMED, HAIDER eta MARTI
GAIA: Altxorra
DOINUA: Txankete

Aurkitu dugunean
gaztelu bat zaharra
harrietan zegoen
mapa bat zatarra.

Mapa horrek eraman
gintuen itsasora
piratekin topatu
ez goaz inora.

Ta pirata ontzian
altxorra zegoen
eta azkar batean
ireki genuen.

Altxorraren barruan
diru asko zegoen
ta urrezko katu bat
aurkitu genuen.

OLATZ, ALAZNE eta NAHUEL
GAIA: Atrakzio parkea
Doinua: Baldarrak

Sumendi guztietan
barruan ura dago
eta kanpoan daude
txirrista gehiago.

Parkurra egiten dugu
sumendi barruan
salto egiten dugu
harrien artean.

Irla erdialdean
akuapark handia
ta txirrista luzea
dibertigarria.

Sumendira igotzeko
igo eskailerak
eta horiek dira
bai elektrikoak.

LEIRE, ARATZ, UNAI eta SALEK
GAIA: Altxorra
DOINUA: Baldarrak

Garbigunean aurkitu
genuen guk mapa
altxorra topatzeko
hasi ginen bueltaka.

Gure irakaslearen
karpeta zegoen
altxorra zer izango den
hasi ginen pentsatzen.

Gu estoldatik goaz
ikastolan sartzeko
sagu bat guk topatu
genuen pareko.

Altxorra gure nota
txarrak ziren eta
egin genuen
nota aldaketa.

JULENE, JOANE eta LAURA
GAIA. Atrakzio Parkea
DOINUA: Baldarrak

Gure atrakzio parkea
Martera joateko
adin guztietako
jendearentzako.

Gure atrakzio parkea
Marte-park deitzen da
oso polita eta
dibertigarria da.

Gure parke berria
koloretsua da
animatu zaitezte
eta etorri bertara.

Atrakzio guztiak
txokolatezkoak dira
handiak eta txikiak
berdin-berdin dira.