Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

ESKOLARTEKOA 5.A

  • Izenburua: ESKOLARTEKOA 5.A
  • Ikastetxea: Lope de Larrea Ikastola (Agurain)
  • Ikasgela: LH5A
  • Egilea: LOPE DE LARREA 5.A
  • Doinua: -
  • Irakaslea: Aitor Najera
  • Igoera data: 2025-05-20
  • Publikoa:

GARI, GIXANE, BELIVE eta AYUB
GAIA: Atrakzio parkea
DOINUA: Baldarrak

Saturno parkea da
estralurtarrena
ta bihurtuko dugu
parkerik onena.

Kaskoa jarri ezazu
parkera joateko
ta tiragomarekin
azkar igotzeko.

Saturno eraztunetik
doaz estralurtarrak
ta bertan jaten dute
azukre kotoiak.

Animatzen bazara
Sarturno parkera
lagunekin baduzu
etortzeko aukera.

AITZOL, IDAIRA, LANDER eta SHUYANA
GAIA: Atrakzio parkea
Doinua: Baldarrak

Lashidaiko irlan
daukagu parkea
jubilatuentzat da
benetan merkea.

Lashidaiko parkean
dago gure aitona
eta bere ondoan
dago gure amona.

Shanbalara igo dira
gure aiton amonak
hegan atera ziren
bien ordezko hortzak.

Parke hau Benidorm
baino hobea da
Lashidaiko parkean
zoriontsu gara.

MAHA, ALEJANDRO, UR eta ZURIÑE
GAIA: Altxorra
DOINUA: Baldarrak

Agurainen gu geunden
hondartzara joaten
gu ailegatu eta
mapa bat zegoen.

Mapak markatzen zuen
koko bat zegoen
koko ireki ondoren
Redbulla zegoen.

Redbulla edan eta
hegan hasi ginen
Tokiora bidaiatzen
altxorra bilatzen.

Altxorra aurkitzean
Nobita zegoen
Doraemonekin ere
aurkikuntzak hartzen.

RITAJ, HEGOI, LIBE eta ADAM
GAIA: Atrakzio parkea
DOINUA: Baldarrak

Animalientzat dira
atrakzio parkeak
atrakzioak mukiz
badaude beteak.

Moskulon dago eta
atrakzio parkea
mundu guztiarentzat
sarrera librea.

Pepa Pig atrakzioa
da munduko onena
baina gizakientzat
da bitxiena.

Jatetxeetan daude
menu desberdinak
gustatuko zaizkizu
aukera guztiak.