PRECIOUS, MIKEL, ZUGAITZ eta ANE
GAIA: Atrakzio parkea
DOINUA: Baldarrak
Jupilandia deitzen da
atrakzio parkea
Jupiterren badago
plan askoz betea.
Txokolatez eta gozokiz
eraikita dago
eta jaten baduzu
beti dago gehiago.
Patata hegalari batek
eramaten gaitu
"Txintxejantxiun" hizkuntzan
hitz egiten dugu.
Animatzen bazara
zatoz lagunekin
zure kartera ekarri
diru askorekin.
NAIA, OIHAN, JON eta MARIANA
GAIA: Altxorra
DOINUA: Ostirala
Liburutegiraino
joan jolastera
eta apal bat boyta
genuen lurrera
pareta apurtuta
tunel bat atera
altxor bat agertu da
goaz irekitzera.
Ta lurrean giltza bat
topatu horrela
giltzarekin altxorra
irekitzen dela
oso faltsua zen
bankuko txartela
ta konturatu ginen
broma bat zela.
IKER, LAIA, ABEL, EKI eta MOHAMUD
GAIA: Errezeta
DOINUA: Ostirala
Gaur pasta karbonara
prestatuko dugu
espagetiak egosten
jarriko ditugu
gazta eta arrautza
nahastu seguru
janaririk onena
egingo dizuegu.
Guantxalea berotzem
jarri sartaginan
ta gero dena batu
gure nahasketan
trufari riki-riki
egin amaieran
lagunekin prestatu
eta etxean jan.
IZARO, URTZI, AMETS, UGAITZ eta MAITANE
GAIA: Altxorra
DOINUA: Markoxen txerrixe
Sorginetxean geunden
bertan lagunekin
eta topatu ginen
altxor maparekin
honek lotura zeukan
Matxu pitxurekin
hasi egingo gara
gure bidaiakin.
Matxu pitxura heltzeko
helikopteroa
tranpa asko pasatuz
bidai osoa
altxorra aurkituta
saria hor doa:
altxorrak ematen du
zorte infinitoa.