ARATZ, FADEL, GARAZI eta IRIA
GAIA: Atrakzio parkea
DOINUA: Markosen txerrixe
Itsas parkea dago
itsaso azpian
eta helduko gara
gu urpekarian
animali ugari
badaude barruan
ondo pasako dugu
lagunen artean.
Atrakzio asko
badaude parkean
olagarro mendia
daukagu erdian
izurde hegalaria
badago alboan
ta marrazo parkea
bere izenean.
BINGEN, IDURRE, ALAZNE eta IKER
GAIA: Atrakzio parkea
DOINUA: Baldarrak
Igogailu gainean
mapa aurkitu dugu
liburutegiraino
heltzea helburu.
Liburu zahar batean
kodea aurktu dugu
zero mila berrehun
kodea badugu.
Udaletxe barruan
ermitara sartu
eta gure aurrean
altxorra topatu.
Altxorraren gainean
kodea sartu dugu
guretzat botereak
lortu egin ditugu.
EKAIN, ABDULLAH, DIXAE eta MAIALEN
GAIA: Altxorra
DOINUA: Markoxen txerrixe
Gu Donostian gaude
irteera batean
botila bat badago
itsaso ertzean
mapa zahar bat dago
botila barruan
eta bukatu dugu
guk irla batean.
Hamar urte igaro
ditugu irla hontan
eta sartu ginen
gu kobazuloan
bi armiarma zeuden
altxorra gainean
diru pila zegoen
beraren barruan.
LAILA, HAOZEA, IZAN, IKER eta AIUR
GAIA: Atrakzio parkea
DOINUA: Markoxen Txerrixe
Gure atrakzio parkea
Sartunon badago
sumendi erupzioarekin
igo geroago
Errusiar mendia
gor dago harago
eta bideo-joko gela
bertan ere dago.
Kartingean ibiltzeko
zirkuitu handia
munduko postu denak
badaude ia
enderpel batekin
bueltatu herrira
gonbidatuko dugu
guk mundu guztia.