NORA, MIREN, MARIA eta MAHFUD
GAIA: Atrakzio parkea
DOINUA: Markoxen Txerrixe
Akuopolis deituko
da atrakzio parkea
umeentzat bakarrik
sarrera librea
ta itsaso azpian
badago gordea
gure helburua da
ondo pasatzea.
Bufet librea dugu
parkean jateko
igel hegalaria
gora igotzeko
Errusiar mendia
paseoa emateko
zure lagunekin
ondo pasatzeko.
IXAI, UNAX, AINHIZE eta HAIZEA
GAIA: Altxorra
Doinua: Markoxen txerrixe
Zirriborro orrietan
mapa aurkituta
eskolako sotoan
altxorra galduta
ba bilatuko dugu
laurak elkartuta
bi ordu pasa dira
eskolan galduta.
Gaurko 12etan
ailegatu ginen
txartelak sabaian
itsatsita zeuden
igotzeko eskailerak
hartu genituen
diru bukaezinen
txartel batzuk ziren.
MADDI, HAIZEA, ARATZ eta EKHI
GAIA: Altxorra
DOINUA: Markoxen Txerrixe
Mapa aurkitu dugu
liburutegian
"x" markartu dute
gure desertuan
bilatzen hasi gara
momentu horretan
ta konplikatu zaigu
bilatzerakoan.
Lur azpiko harea
mugitu egin dugu
ta altxorraren kutxa
aurrean daukagu
edabe magikoak
guk lortu ditugu
edanda dena ondo
aterako zaigu.
ARBËR, JOSUE, HIFZA eta YASMINE
GAIA: Altxorra
DOINUA: Markoxen Txerrixe
Etxe abandonatu
batera joan ginen
etxe barruan mapa
aurktitu genuen
bidaia hasi dugu
bizikleta baten
ibilbidea oso
zaila izan zen.
Kobazulo barrura
denok sartu gara
kobazulora sartu
eta bilatzera
altxorra topatuta
goaz irekitzera
arkatz magiko batzuk
zeuden bertan hara!!