ILARGI, JON, KERMAN eta CRISTIAN
GAIA: Atrakzio parkea
DOINUA: Markoxen txerrixe
Oparitu digute
parke bat zozketan,
guk adostuko dugu
non jarri DragonKhan,
sartu egingo dira
bertsoa abestean,
eta ttutuki-splas
egongo da bertan.
20 tirapitxoi
egongo dira han,
txakur beroa duzu
bertsoa abestean
zorabiatuko zara
shanbalan sartzean
animatu eta etorri
lagunen artean.
ASEL, UNAI, ALAIN eta JONHY
GAIA:Altxorra
DOINUA: Markoxen Txerrixe
Atzo patioan jolasten
mapa bat aurkitu,
eta guk altxor bat
nahi dugu topatu,
ta azkar eskolatik
denok eskapatu,
eta laurok batera
bidaia abiatu.
Gure bizikletekin
hasi da bidaia,
eta atzean utzi
dugu guk Araia,
altxorrean zegoen
sari oso lasaia,
opor egunak ziren
hau ia da jaia.
JULE, KHADIJA, MOHAMED eta ELMOKHTAN
GAIA: Atrakzio parkea
DOINUA: MArkoxen txerrixe
Guk jaso egin dugu
herentzia etxean,
parke bat zela jartzen
zuen paperetan,
martxan jarriko dugu
hurrengo astean,
eta elkartuko gara
inagurazioan.
Atrakzio parkea
da oso handia,
baina guztia dago
zeharo bustia,
dena prestatzen hasi
ta bihar irekia,
gure atrakzio parkea
deitzen da Urlandia.
ALAIA; LIDE; OINATZ eta IBAI
GAIA: Atrakzio parkea
DOINUA: Baldarrak
Gure atrakzio parkea
deitzen da Lioa,
gure izenak elkartuz
sortzen da atrakzioa.
10.000 atrakzio
ditugu parkean,
100.000 pertsona
sartzen dira urtean.
Atrakzio batean
ikusi dut Ronaldo
eta beste batean
Alonso Fernando.
Gure mega parkera
sartu ahal zarete
zuen poltsikoetan
diru asko bete.