LUR, LIER, HEGOI, URBIA eta AMANE
GAIA: Atrakzio parkea
DOINUA: Txankete
Atrakzio parke bat
eraikiko dugu
eta leku zoro
asko baditugu.
Beldurrezko etxea
ispiluz beteta
lanberintoa dago
beldurrez beteta.
Gure maiteminduak
txalupara igo
espagetiak jaten
muxukatu astiro.
Jatetxean esertzeko
komuneko taza
kaka ta bazkaltzea
da oso erraza.
IZEI, OIHAN, HARRIET eta EKHI
GAIA: Altxorra
DOINUA: Txankete
Mendian paseatzen
mapa bat aurkitu
ta altxorraren bidea
laurok jarraitu.
KObazulo batean
aurkitu atea
barrura sartu eta
agertu parkea.
Parkearen atean
altxorra zegoen
ireki dugu eta
sarrera asko zeuden.
Parkea ireki eta
jendea etorri da
eta parke honetan
famatuak gara.
IZAR, BEÑAT, DOHA eta Amets
GAIA: Atrakzio parkea
DOINUA: TXankete
Txupiparka daukagu
txupilamndian
guztiak sartzen dira
parke honetan.
Lehengo atrakzioa
King.Kong txirrista
bertigoa ematen du
goitik jaitsita.
Ondoan akuparka
badago itxita
pertsonak sartzen dira
hor ezkutatuta.
Txupi jatetxean
txupi-hamburgesa
oso goxoak eta
errezeta erreza.