ILYAS, KELAIA, ANDER eta AINTZANE
GAIA: Altxorra
DOINUA: Txankete
Arriaga parkean
geunden jolasean
ta altxor baten mapa
zegoen lurpean.
Mapa irakurrita
hau esaten zuen:
atrakzio parkera
joan behar ginen.
Pistak beti aurkitzen
zenbat denbora da?
Aurkitu dut altxorra
ai, zer izango da?
Ireki dugu altxorra
zer dago barruan
urtzen ez den izozki
pila daude bertan.
AIMAR, ABRIADNA, NAIA eta ENEKO
GAIA: Atrakzio parkea
Doinua: Txankete
Atrakzio parke honetan
tirolina dago
ta montatzen bazara
mobilari aio.
Barre etxe honetan
munstro asko daude
barre egin ezean
beldurtuta gaude.
Ta beroa kentzeko
errusiar mendia
oso dibertigarri
ta freskagarria.
Ume bat saiatu da
parkean kolatzen
seguratak haserre
ipurdia jotzen.
GLORIA, AINARA, OIHANE, ADRIAN eta NEIZAN
GAIA: Atrakzio parkea
DOINUA Txankete
Laberinto bat dago
ispiluz beteta
animatzen bazara
eman zazu buelta.
Atrakzio parkean
egunero ur gerra
eta ospatzen dugu
festa oso ederra.
Bufet librea dago
ta oso goxoa
baina hoberena da
dela doakoa.
Atrakzio parkera
heldu egin gara
dibertigarria ta
oso handia da.
OLIVIA, BELAI, JUNE, AINHIZE eta RAYAN
GAIA: Atrakzio Parkea
DOINUA: Baldarrak
Goxokilandia dietzen
da dure parkea
eta parkea dago
gozokiz betea.
Gure parkean daude
kikara eroak
baina barrutik dira
txokolatezkoak.
Gozoki bereziak
ditugunak hemen
hauek jan eta gero
ez gara loditzen.
Animatu zaitezte
parkera etortzera
ta zuen lagunekin
oso ondo pasatzera.
MARKEL, JULEN, LAUREN eta ANE
GAIA: Atrakzio parkea
Doinua: Txankete
Ur azpian dago ta
bakarrik umeentzat
debekatuta dago
heldu guztientzat.
Marrazo robotean
mugitu ahal gara
eta ibilgailu hau
oso azkarra da.
25 eurito
ordaindu behar dira
ez baduzu ordaintzen
bazoaz kalera.
Ta zuk baldin baduzu
kristoren gosea
gure parkean dago
bufeta librea.