MAI, ONA, EIDUR eta RAYAN
GAIA: Atrakzio parkea
DOINUA: Txankete
Gure parkea dago
eraztun batean
Saturnora igoko
gara kohetean.
Azukrezko kotoia
daukagu jateko
lagunekin batera
omdo pasatzeko.
Ohe elastikoa dago
hodeien artean
hegan egiten dugu
hodei guztietan.
Atrakzio azkarrak
Sartunom ditugu
eta zazpi planetak
pasako ditugu.
ANE, IRAIA, LEIRE eta EKAIN
GAIA: Atrakzio parkea
DOINUA: Txankete
Atrakzio parkea
zegoen zaharra
moldatu genuen ta
ez zen horren txarra.
Montatu ginenean
lehengo atrakzioan
azaldu egin ginen
gure telebistan.
Jende famatu asko
parkera etorri zen
eta denekin festa
ospatu genuen.
Iela parkea
deitu diogu guk
etortzeko aukera
badaukazu zuk.
UXUE, ARITZ, CLOE, ERIK eta ALEJO
GAIA: Atrakzio Parkea
DOINUA: Txankete
Umandin atrakzioak
joan gara ikustera
Umandiko ikasleentzat
doainik dira.
Atrakzio batera
igo garenean
zorabiatu gara
gu bere barruan.
Akuaparka badago
oso erraldoia
eta txirrista bat
bai handiegia.
Bukatu egin dugu
tirolina batean
buelatu egingo gara
hurrengo urtean.
AZIZ, BRAIS eta TIMUR
GAIA: Errezeta
DOINUA: Txankete
Menuan lehengoa
izamgo da pasta
eta ona egoteko
jarri gazta.
Bigarren platerean
oilaskoa daukagu
laguntzeko hainbat
saltsa ditugu.
Postrerako krepak
zuen gustokoak
atera zaizkigu
oso oso goxoak.
Gustatzen bazaizue
etorri jatera
eta gure menua
ondo probatzera.
LAIA, AMETS, UDANE, SAIOA eta PRINCEWILL
GAIA: Altxorra
DOINUA: Txankete
Altxorra bilatzen
ari ginen eta
oso ondo pasatzeko
eman genuen buelta.
Iritsi ginenean
Gasteizko irlara
Hasi ginen korrika
altxor politera.
Topatu nuenean
altxorra kalean
ireki nuen eta
zer zegoen barruan.
Altxorraren barruan
lagun denak zeuden
era haiekin festa
ospatu genuen.