Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

ESKOLARTEKOA 5.B

  • Izenburua: ESKOLARTEKOA 5.B
  • Ikastetxea: Umandi Ikastola (Gasteiz)
  • Ikasgela: LH5B
  • Egilea: UMANDI 5.B
  • Doinua: -
  • Irakaslea: Aitor Najera
  • Igoera data: 2025-05-29
  • Publikoa:

ARANE, PAULA, MARKEL, JOAN, ERIKE eta JORGE
GAIA: Atrakzio Parkea
DOINUA: Txankete

Enigma-atrakziotik
superman atrakziora
oinez joaten gara
guztiok parkera.

Denda pila badaude
tripa betetzeko
ta ez dago dirurik
dena ordaintzeko.

Su artifizialak
ditugu gauean
koloretsuak dira
guztiak zeruan.

Eta arratsaldean
desfile bat dago
ta botatzen dituzte
gozoki gehiago.

ANE, AMETS, DANEL, JON eta IBAI
GAIA: Atrakzio Parkea
DOINUA. Txankete

Umentzako bakarrik
daukagu parkea
doainik izango da
dirurik gabea.

Gure parkea dago
zeruan galduta
eta mugitzen gara
kotxea hartuta.

Parkera igotzeko
obnia daukagu
Anapurnaren puntan
trineoak ditugu.

Simuladora dago
ilargiarena
gozoki asko daude
jateko onena.

IELTXU, PAULA, NAHIA, ALICE, NEYZAN eta JORGE
GAIA: Atrakzio parkea
Doinua: Txankete

Hamabi jatetxe
dauzka gure parkeak
pertsona asko doaz
ondo bazkaltzera.

Pertsonai asko daude
atrakzio parkean
umeekin jolasten
denbora osoan.

Pertsonai asko daude
atrakzio parkean
umeekin jolasten
denbora osoan.

Amaitzeko zinema
erraldoia dugu
eta deskantsatzeko
hotelak ditugu.

AROA, OSARI, IRAIDE, ANE eta ELENE
GAIA: Atrakzio Parkea
Doinua: Baldarrak

Gure atrakzio parkean
tiroluna dago
jatetxera joateko
azkar-azkarrago.

Etxe sorgindua da
oso beldurgarria
hartan emango duzu
susto izugarria.

Bideojoko gelan
gu gaude jolasten
eta lagunekin
oso ondo pasatzen.

Matxinsaltoan gaude
gora eta behera
batzuetan badoa
pixka bat atzera.