OIER, AMETS, ELSA eta ENAITZ
GAIA: Altxorra
Doinua: Baldarrak
Hegazkinarekin
bagoaz guztiak
Madagaskarrera
ikustera lehoiak.
Gero joango gara
Italiara guztiak
guk nahi dugulako
jan makarroiak.
Denok nahi dugu
Sishuka ikusi
Doraemonen magia
"Ikusi Makusi".
Guztiok nahi dugu
altxorra polita
txokolate pixka bat
nolako kakita.
MAIALEN, ALDARA, IMANOL eta UNAX
GAIA: Altxorra
DOINUA: Ostirala
Tutoreak esanda
altxor bat badago
bidaiatuko dugu
mundutik lehenago
holandan baditugu
guk mapa gehiago
ta mapak esaten du
gure eskolan dago.
ikastolara heldu
ta hasi bilatzen
monjen etxetik gertu
altxorra zegoen
ilusioarekin
ireki genuen
bi armiarma zeuden
barruan jolasten.
ANNE, IORITZ, ALI eta OINATZ
GAIA: ALtxorra
DOINUA: Markosen txerrixe
Altxorra bilatzeko
elkartuko gara
Aguraindik atera
gero Saharara
Pakistanetik pasa
eta Alemaniara
altxorra ikusita
esan genuen hara!
DOraemonen atetik
altxorra lapurtu
eta barruan txeke
batekin topatu
urte osoko oporral
guk lasai hartu
gurasoek ikustean
bai asko larritu.
UDANE, GALDER, ALISHBA eta JANAT
GAIA: Atrakzio Parkea
DOINUA: Ostirala
Aurten oporretan bai
atrakzio parkera
Tuteran dago eta
goazen erostera
Lautadako ikasleentzat
lehenik sarrera
animatu eta etorri
ondo pasatzera.
PIntxo asko badaude
parkean jateko
bazkaldu eta gero
meriendatzeko
ur atrakzioa dago
pixkat bustitzeko
lagunekin etorri
ondo pasatzeko.
LUCIA, IRAIA , AIMAR
GAIA: Altxorra
DOINUA: Ostirala
Liburutegian bertan
mapa bat dago
ikastolatik galduta
dago zeharo
goazen bilatzera
altxorra beherago
monjen korridorera
joango gara gero.
Laurak korridoretik
goaz bilatzera
aurkitu dugu eta
aukera polita
goazen urrea eta
diamantea hartzera
eta bidai batean
laurok ospatzera.
OTHMAN, NOUR, UNAI eta THOUBAILBA
GAIA: Altxorra
DOINUA: Ostirala
Hawaira joan ginen
mapa bat hartuta
eta altxorra zegoen
sumendian galduta.
Bere bila joan ginen
mapa ikusita
kobazulo batean
hor ezkutatuta.
ALtxorra irekita
giltza bat zegoen
eta laurok lapurtu
egin genuen.
Edozer irekitzeko
aukera zuten
hortik aurrera
pozik bai ginen.