Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

ESKOLARTEKOA 5. MAILA

  • Izenburua: ESKOLARTEKOA 5. MAILA
  • Ikastetxea: Lautada Ikastola (Agurain)
  • Ikasgela: LH5
  • Egilea: LAUTADA IKASTOLA 5. MAILA
  • Doinua: -
  • Irakaslea: Aitor Najera
  • Igoera data: 2025-05-07
  • Publikoa:

LAIA, ELENA, ENERITZ eta ARWA
GAIA: Altxorra
DOINUA: Baldarrak
Altxorraren maparen
lehengo aukera
Karramarro zelai bat
goazen pasatzera.

Pasatzen ari ginen
karramarro zelaitik
baina bat etorri zen
ta geratu da bakarrik.

Maparekin heldu
ginen altxorrera
eta izan genuen
irekitzeko aukera.

Altxorraren barruan
dirua zegoen
eta bide luze bat
ere egin genuen.

IRATI, HUGO, AMETS, KEINEL eta MOHAMED
GAIA: Atrakzio parkea
Doinua: Baldarrak
Lautadalandian gaude
atrakzio parkean
asko gustatzen zaigu
berriz montatzea.

Errusiar Mendian gaude
gora eta behera
nire lagunak joan dira
botaka egitera.

Zortearen gurpila
ere badaukagu
goitik kriston bistak
ere baditugu.

Bufet librean gaude
tripa ondo betetzen
asko gustatzen zaigu
goxokiak jaten.

NAIRA, ILUNE, JOAR eta LUKEN
GAIA: Altxorra
Doinua: Baldarrak
Liburutegian gaude
liburuak ikusten
mapa bat agertu da
misteriotsua zen.

Alfonbra magiko bat
topatu genuen
eta bere gainean
hasi bidaiatzen.

Itsaso batean
zegoen altxorra
eta jo genuen
guk altxor gogorra.

Altxorra irekitzea
ez zen oso erraza
guk eraman genuen
kriston sorpresa.

MAREN, YASID, eta IRAIA
GAIA. Atrakzio Parkea
DOINUA: Txankete
Sendavivan gaude
gure lagunekin
eta elkartu gara
animaliekin.

Ur atrakzioa
daukagu parkean
asko bustiko gara
jolas guztietan.

Istripu bat eduki
du gure lagunak
maparekin bisitatu
ditu medikuak.

Animatzen bazara
ondo pasatzera
bihar etorri ahal zara
gure parkera.

NAMJA, HAIZEA, SIRAY eta ZIORTZA
GAIA: Atrakzio parkea
Doinua: Ama begira zazu
Holiday parkea
eraikitzen dago
guk ikusten dugu
gogotsu joateko.

Holiday parkea
irekiko dugu
jende asko dago
ta lotsa daukagu.

Holiday parkea
gogotsu dago gaur
oso ondo pasatzeko
eta laister dugu.

Animatu eta etorri
atrakzio parkera
oso ondo pasatu
ta gero etxera.