Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

ESKOLARTEKOA 5.D

  • Izenburua: ESKOLARTEKOA 5.D
  • Ikastetxea: Angel Ganivet Ikastetxea (Gasteiz)
  • Ikasgela: LH5D
  • Egilea: ANGEL GANIVET 5.D
  • Doinua: -
  • Irakaslea: Aitor Najera
  • Igoera data: 2025-05-21
  • Publikoa:

AISHA, RUNO, EMILY, DAVID eta ILYAS
GAIA: Altxorra
DOINUA: Baldarrak
Hondartzara joan gara
gaur arratsaldean
mapa aurkitu dugu
botila barruan.

Mapan markatuta
zegoen bidea
hobe urpekaria
azkar topatzea.

Eta altxorra zegoen
itsaso azpian
ea zer dagoen
altxorra barruan.

Altxorra ireki dugu
guk irla batean
diru asko zegoen
altxorra barruan.

MANAR, THIAGO, SARA eta SEBAS
GAIA: Errezeta
DOINUA: Baldarrak
Gaur prestatuko dugu
guk Oreo tarta,
ta kontatuko dugu
gure errezeta.

Irina, arrautza ta
esnea nahastu
jogurta, legamia
eta olioa gehitu.

Labera joango da
gure nahasketa
ea ez den ateratzen
oso oso erreta.

Azkenik Oreoa
eta nata bota
eta gure errezeta
dago bukatuta.

ABELALLAH, AYYAH, EWERTON eta SADIBA.
GAIA: Atrakzio parkea
DOINUA: Ama begira zazu
Errusiar mendiko
boletoa erosi dugu
baina estafa handia
guk aurkitu dugu.

50 euro balio
du sarrerak
ordaindu beharko ditu
sartzeko jendeak.

Bob Esponjaren
akuaparka dago
guk asko bustitzea
horixe nahiago.

Kangreburgerrak daude
pertsonak jateko
gauza asko ditugu
zu animatzeko.

VICTORIA, UXUE, PLACIDO eta IBRAHIM
GAIA: Atrakzio parkea
DOINUA: Baldarrak
Valentziako hondartzan
atrakzio parkea
eta sarrerak dira
oso merkeak.

Ur atrakzioak daude
errefreskatzeko
eta jolastean
beroa ez hartzeko.

Jende asko dago
ilarak egiten
baina hasiko gara
izozkiak saltzen.

Ondo pasatzen du
jendeak jolasten
eta zure lagunekin
animatu etortzen.

NICOLAS, ENEKO, DANIELA eta GIFT
GAIA: Atrakzio Parkea
DOINUA: Baldarrak
Gure atrakzio parkea
zulo beltzean dago
eta jeitsiko gara
horra azkarrago.

Parkea badaukagu
Galaxia batean
grabitatean gaude
jolasten airean.

Errusiar mendia
oso azkarra da
eta kohete batean
mugituko gara.

Arazo bat daukagu
guk bomba batekin
berriz sartu behar gara
zure laguntzarekin.