Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

ESKOLARTEKOA 5.A

  • Izenburua: ESKOLARTEKOA 5.A
  • Ikastetxea: Angel Ganivet Ikastetxea (Gasteiz)
  • Ikasgela: LH5A
  • Egilea: ANGEL GANIVET 5.A
  • Doinua: -
  • Irakaslea: Aitor Najera
  • Igoera data: 2025-05-28
  • Publikoa:

ABRILL, MICAELA, MAREN, EMRAN eta ABDOU
GAIA: Errezeta
DOINUA: Baldarrak
Duruma egiteko
osagai asko daude
errezeta egiteko
bostak prest gaude.

Hasteko haragia
sukaldatu behar dugu
eta gero letxugak
jarri behar ditugu.

Gero saltsa txuria
ta pikantea bota
gure ogia hartu
utzi tostatuta.

Amaitzeko kola-kola
hozkailutik atera
patatak hartuta
goazen hori jatera.

AISHA, HILA, INSAJ eta ALEJANDRA
GAIA: Atrakzio parkea
DOINUA: Baldarrak
Gure parkea dago
eskola barruan
akuaparka egongo da
hor egun osoan.

Izozkia jateko
bufeta librea
doainik izango da
eta oso merkea.

Goiko pisuan hasten
da gure atrakzioa
eta gero beheraino
oso azkar doa.

Akuaparka badago
hortik mugitzeko
eta eskola hau
ez da ikasteko.

AIURI, ESTEBAN, SOPHIA, FAVOUR eta ALAZNE
GAIA: Atrakzio parkea
DOINUA: Baldarrak
Kanariar irletan
daukagu parkea
eta bertan daukagu
txirrista luzea.

Espazio ontzi batean
igo Neptunora
txirrista bat dago
jaisteko behera.

Errusiar mendi bat
Kanariar irletan
bueltak ematen ditu
gure sumendian.

Sumendiak berotzen
du igerilekua
animatu eta etorri
ikusteko lekua.

IKER, ILHAM, DIDIER, RABAB eta JAVIER
GAIA: Altxorra
DOINUA: Baldarrak
Euskal Herritik goaz
Madagaskarrera
itsasontzi batean
altxorra bilatzera.

Hondartzara heldu gara
3 egun eta gero
Altxorra barruam
topatzea espero.

Bide bat zeharkatzen
gaztelua ikusi
eskailera jaitsita
altxorra ikusi.

Altxorraren barruan
sushi errezeta
munduak ikusteko
ekarri dugu eta.